XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edo abadegintza artzen daben eleiz-gizonak.

Edo gorputzeko ta biotzeko osotasunaren eskiñia (gizkarbi edo birjin-eskaiña) Jaungoikoa'ri eginda, gorputz ta arima, oso ta garbi, lekaidetzan (erlejiñoan) sartu bagarik, bakoitza bere etxietan bizi diran gizon eta emakumeak.

Edo gizkarbitasuna (birjiñidadea) galduarren, aurrera beti garbi izateko eskiñia Jaungoikoa'ri eginda, ezkondu barik, euren etxietan bizi diranak.

Edo azkenez, garbitasunaren eskiñirik Jaungoikoa-ri egin bage, Jesus'en maitasunarren ezkontzeke ta garbi euren etxietan bizi diran gizon eta emakumeak.

Ona emen zeinbat bizi-bide itxi dauskuzan Jaungoikoa'k zerua irabazteko.

Bakoitzak artu daike naien dauana.

Batari gaitza ba'deritxo, bestea.

Ari astuna baderitxo, au.

Gura dauanak, gura dauana.

Bada guztiak dira berenez onak.

Bide oneitatik guztietatik joan izan dira kistarrak zerura.

Batzuk gizgarbiak, besteak ezkonduak.

Batzuk lekaide etxietan euren buruak eskutauta bizi izan diranak, besteak, Noe'ren antzera, gizarte gaiztoaren erdian zintzo ta garbi burua zaindu izan dabenak.

Bizi-bide guztiak onak izanarren, batzuk besteak baño obeak dirala ezin ukatu leike.

Garbitasuna gordeten dabenen bizi-bidea, berez, ezkonduena baño obea da.

Ta lekaide-lekaimiena osterantzekoena baño bikañagoa.

Elaya ta enadea, egaz joango dira bizkorren.

Zaldia, oñez.

Arraña, igerian.

Baña eragiozu ba elayari oñez, edo zaldiari egaz edo arrañari leorrez, ta bakotxa bere senetik eta bidetik atara ezkero, danak alperrik galduta ikusiko dituzu.

Bizi-bidean be alantxe da.